Аннотация

Irudi misteriotsu hau protagonistek gida gisa duten arrasto bakarra da, RARA AVIS LIBER izeneko sekretu berria deskubritzeko. Aurretik Zisne beltzaren misterioa eta Piratak ikastetxean abenturak bizi izan ondoren, Xabier, Gabriele, Maria, Noam, Kirsten eta Pablo haren letrak deszifratzeko irrikan ari dira.Badakite RARA AVIS sare sekretua dela eta letren atzean arrastoak ezkutatzen direla; eta arrastoek, altxorra aurkitu arte, Bilbao Hiribilduetako leku batetik bestera gidatuko dituzte. Badakite hor nonbait dagoela euren zain; eta misterioaren atzean ezkutatzen dela… RARA AVIS LIBER. Non egongo ote da? Aspaldidanik hain ondo gordetako sekretua agerira aterako al dute? Haiekin batera joan eta lagundu beste abentura honetan!

Аннотация

Zisne beltzaren misterioa aurkitzeko ahaleginetan, antzinako gutun bat eta RARA AVIS hitz misteriotsuak dituen marrazki bat dira istorio honetako protagonistek eskura dituzten aztarna bakarrak. Piratas en el colegio tituluko abentura izan ondoren, ikastetxe alemaneko gure lagunak berriro beste intriga batean murgilduko dira buru-belarri. Xabier, Gabriele, Maria, Noam, Kirsten eta Pablo ikertzaile nekaezinak dira eta, marrazkiaren ezohiko letrei jarraikiz, aztarna ezkutuak bilatuko dituzte Bilbao hiribilduan zehar eta aspaldidanik RARA AVISen misterioa gorde duten elizarik enigmatikoenetan. Letren atzean ezkutatutako sekretua agerira aterako al dute? Zein da misterioaren giltza? Zatozte gurekin abentura berri honetan laguntzera!